Etorkizuneko hiritar arduratsuak heztea: Internetaren mehatxuak identifikatzea, babes-neurriak ezagutzea eta jarrera kritikoa garatzea eskolan

Laburpena

Online testuinguru batean bizi gara eta, ondorioz, gaitasun digitala Europako oinarrizko zortzi gaitasunetako bat da. Egun EAEn dugun hezkuntzacurriculumak gaitasun digitala jasotzen du, baina ez du segurtasun-edukirik zehazten Lehen Hezkuntzako etapan. Horregatik, ikerlan honen helburua Internetaren erabilera segurua eta kritikoa lantzearen garrantziari buruzko kontzientzia piztea izan da eta, horretarako, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako formazioekintza baten esperientzia jaso eta baloratu da. Emaitzek adierazten dute, etorkizuneko hiritar arduratsuak hezteko, ezinbestekoa dela Lehen Hezkuntzako ikasleekin Internetaren arriskuak eta mehatxuak identifikatzea, babes- eta segurtasun-neurriak ezagutzeko eta jarrera kritikoa garatzeko.

Publikazioa
D. Losada, L. Fernández, & J. M. Correa (eds.), Jornadas Universitarias de Tecnología Educativa. La competencia y Ciudadanía Digital para la Transformarción Social – Hezkuntza-Tenknologia Unibertsitate Jardunaldiak. Konpetetnztiza eta Hiritartasun Digitala Gizarte Eraldaketarako (302-306). UPV/EHU. ISBN: 978-84-9082-966-0.
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Irakaslea eta Ikertzailea

Erlazionatuta