UEU-ren irakaskuntza telematikorako eredu pedagogikoa indartzeko ebaluazio-prozesua

Laburpena

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ibilbide luzea du online prestakuntzaren alorrean, horrekiko konpromiso sendoa erakutsiz. 2013-2014 ikasturtean zehar, online eskaintza akademikoan UEUren printzipio eta balioak ziurtatzeko asmoz, irakaskuntza telematikorako (IT) eredu pedagogikoa sortu zen. ITrako eredu pedagogikoak UEUren ikasgela birtualean aurrera eramaten diren ikastaroen diseinu, kudeaketa eta jarraipenerako ezaugarri, irizpide eta prozedura nagusiak biltzen ditu. Gaur egun, eredua erakundearen erreferentzialtasun-ikur bilakatzeko lanak egiten ari dira. UEUren ITrako eredu pedagogikoa egunetik egunera indartu eta hobetze aldera, funtsezkoa da orain arteko UEUren online eskaintza akademikoa aztertzea eta baloratzea. Horregatik, ITrako eredu pedagogikoan oinarritutako ebaluazio-matriza sortu da eta online eskaintza akademikoarean ebaluazioa aurrera eramateko ebaluazio-tresna gisa balioztatu da hiru alditan garatu den ebaluazio-prozesu baten bitartez. Era beran, ebaluazio-prozesuari esker ITrako eredu pedagogikoaren jarraipena eta horren hobekuntzarako gakoak ezagutzea lortu da. Hau da, emaitzak eredu pedagogikoaren indarguneak nabarmentzeko, ahulguneak atzemateko eta, horren arabera, aurrerapausoak zehazteko baliagarriak izan dira, ebaluazioa beti metodologia aberasteko gakoa baita.

Publikazioa
I. Maiz, U. Garay, & C. Castaño (eds.), Teknologia Berriak eta Hezkuntza joerak-Nuevas tecnologías y tendencias en Educación (457-470). UPV/EHU. ISBN: 978-84-9082-604-1.
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Irakaslea eta Ikertzailea

Erlazionatuta