Kalitatezko hezkuntza Ikaskuntza-Zerbitzuaren bitarteaz GrALetan: proposamen bat

Abstract

Ekimenak Nazio Batuen Erakundeak (Unesco katedrak) onartutako Garapen Iraunkorreko Agenda 2030 eta horretan jasotzen diren Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) ditu abiapuntu. Zehazki, gure proposamenak EHUagenda 2030k jasotzen dituen 4., 5. eta 10. GIHei erantzun nahi die: kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna eta desberdintasunak murriztea. Horretarako, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetako ikasleen Gradu Amaierako Lanak (GrAL) Ikaskuntza-Zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Ikasleek GrALa eskola-testuinguru erreal batean kokatuko dute eta gizarte-desberdintasunak ezagutzeko aukera izango dute. Kasu honetan, jantokiaren osteko ekintzetan gertatzen diren desberdintasunak jarriko dira erdigunean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu aldera. Hala ere, zerbitzuaren tartea ere aprobetxatuko da eskolek identifikatutako bestelako beharrak erantzuten saiatzeko. Zerbitzua galdetegien erantzunen eta focus groupetako ekarpenei esker baloratuko dira. Zerbitzuaren ikaskuntzari dagokionez, ikasleek gertakari kritikoen egunerokoa jaso beharko dute eta zerbitzuari buruzko hausnarketa bideratu, GrALari lotutako gaitasunak garatzeko: sentsibilizazioa, erantzukizun soziala, autonomia, pentsamendu kritikoa eta gaitasun komunikatiboa, besteak beste.

Date
2019-11-13
Location
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Leioa, Bizkaia
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher

Related