UEUren irakaskuntza telematikoaren eredua finkatzeko ebaluazio-matrizeak

Abstract

Mooteu 16 jardunaldian UEUk sortu duen irakaskuntza telematikoa ebaluatzeko matriza eta hau lortzeko egindako diagnotikoa aurkezteko proposamena luzatzen dizue. UEUk ibilbide luzea egin du IT alorrean, horrekiko konpromiso sendoa adieraziz. 2013-2014 ikasturtean zehar, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) irakaskuntza-ereduaren printzipioak indartzeko asmoz, irakaskuntza telematikorako (IT) eredua sortu zen. Horren helburu nagusia UEUren ikasgela birtualean aurrera eramaten diren ikastaroen diseinurako eta kudeaketarako irizpide zein ezaugarri nagusiak biltzea da. Gaur egun, aipatutako IT eredua erakundearen erreferentzialtasun-ikur bilakatzeko lanak egiten ari dira. 2014an sortutako eredua hobetzeko, zabaltzeko eta finkatzeko asmoz, UEUren eskaintza telematikoaren diagnotikoa egitea ezinbestekoa da. Horretarako, eredu pedagogikoaren ahulguneak eta indarguneak ezagutzeko eta hauek gainditzeko asmoz, azkenengo bi ikasturteetan zehar eskaini diren ikastaroen azterketa eta ebaluazioa burutu da. Azterketa burutzeko ebaluazio-matriza edo errubika erabili da. Ebaluazio tresna honetan zeregin, helburu edo konpetentzia batean irizpideak eta kalitate mailak deskribatzen dira (UEUren kasuan, on-line ikastaroen diseinua eta irakaskuntza). Horrela, burutu beharreko lanaren ezaugarri zehaztak ebaluatzeko puntuazio gidak sortu dira, egindako lanaren gaineko feedback-a, autoebaluazioa eta koebaluazioa bultzatuz. Mooteu 16an ebaluazio prozesu honetan emandako pausuak eta sortutako ebalauzio euskarria, matriza, aurkeztu nahi da.

Date
2016-06-03
Location
Ideo-Orona, Mondragon Unibertsitatea (MU)
Hernani, Gipuzkoa
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher