UEU-ren irakaskuntza telematikorako eredu pedagogikoa indartzeko ebaluazio-prozesua

Abstract

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ibilbide luzea du irakaskuntza telematikoaren (IT) alorrean, horrekiko konpromiso sendoa adieraziz. 2013-2014 ikasturtean zehar, UEUren printzipio eta balioak indartzeko asmoz, ITrako eredu metodologikoa sortu zen. IT eredu metodologikoak biltzen ditu UEUren ikasgela birtualean aurrera eramaten diren ikastaroen diseinu, kudeaketa eta jarraipenerako prozedura eta irizpide nagusiak eta gaur egun hori erakundearen erreferentzialtasun-ikur bilakatzeko lanak egiten ari dira. UEUren eredu metodologikoa egunetik egunera indartu eta hobetu aldera, funtsezkoa da UEUren on-line eskaintza aztertzea eta baloratzea. Horregatik, ereduan oinarritutako ebaluazio-matriza sortu da eta azken bi ikasturtetan zehar eskainitako ikastaroen diagnostikoa egin da. Emaitzak eredu pedagogikoaren indarguneak nabarmentzeko, ahulguneak detektatzeko eta, horren arabera, aurrera pausuak zehazteko baliagarriak izan dira, ebaluazioa beti metodologia aberasteko gakoa baita.

Date
2016-10-04
Location
Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsiatea (UPV/EHU)
Leioa, Bizkaia
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher

Related