Interneteko arriskuak eta nortasun digitala lantzen

Abstract

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) aurrerapenek eragin duten aldaketa soziologikoa, batez ere nerabeen artean. Adingabeak Interneteko aroan jaio dira eta munduko sarerik handiena euren garapen, ezagutza, aisialdi eta harremanen parte da. Horregatik, hezkuntza-sistemak ezin dio bizi dugun errealitateari bizkarra eman eta gero eta garrantzitsuagoa da gaitasun digitala hezkuntza-planen parte izatea. Gure eskolek, dagoeneko, trebetasun teknologikoa lantzen dute. Baina ez da nahikoa. Teknologiak baditu arriskuak, sarean ibiltzeak gatazkak sor ditzaketen egoera arriskutsuak bizitzea eragin baitezake. Ondorioz, gaitasun digitalak, ikasleen trebetasun teknologikoaz gain, horien burujabetza digitala ere bermatu behar du. Adingabeak gai izan behar dira offline zein online arloetan moldatzeko. Aipatutako guztia kontuan izanik, lan honetan jasotzen dira Interneteko arriskuak eta nortasun digitala lantzeko esku-hartze didaktikoaren diseinua eta hori martxan jartzearen esperientzia zein balorazioa. Esku-hartzearen xede nagusia adingabeen Interneteko ardurazko erabilera kritikoa, autonomoa eta segurua garatzea eta indartzea da. Esperientziari esker, gaia lantzearen beharra eta garrantzia baieztatu da.

Date
2016-10-04
Location
Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsiatea (UPV/EHU)
Leioa, Bizkaia
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher

Related