Haur Hezkuntzan genero ikuspuntutik egiten den lanketa

Abstract

Egun, genero- eta sexualitate-politikek ez dute genero-indarkeria errotik lantzen, garaiotan gorakada handia izan duen arren. Horregatik hezkuntza-sisteman hezkidetza-ereduaren inguruko hausnarketa beharrezkoa da, oroz gain 0-6 etapan, alegia, genero-eraikuntzaren hastapenetan. Ikerketa honek haurtzaroan sakontzeko grina du, hezkuntza-sisteman generoaren auziari dagokionez egiten den lanketa aztertzea xede nagusi duela. Kasu-azterketa bat da honako ikerketa hau, bost adituri buruturiko elkarrizketa bidez hezkidetzaren inguruan egiten den lanketa erregistratuz, gaiaren panoramika bat lortu nahi da. Honenbestez, alde batetik hezkidetzaren nondik norakoak, eta bestetik, horiek zehazki Haur Hezkuntzan nola gorpuzten diren aztertuko da. Ikerketa honen bidez, Haur Hezkuntzako errealitatean, generoaren lanketa oso azalekoa dela ondorioztatu da, sakonekoak eta eraldatzaileak diren praktikak alboratuz. Berdintasunaren aldeko estrategia abiarazten du, aniztasuna bigarren maila batean kokatuz. Lan honek agerian utzi du oraindik hainbat erronka daudela genero-perspektiba txertatzen duen hezkuntza-eredu bat bermatzeko eta berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen dela aurretik.

Publication
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 112, 41-61.
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher

Related