Adingabeen errealitatea digitala ezagutzen: erabilera-ohiturak eta egoera gatazkatsuak

Abstract

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) aurrerapen teknologikoek eragin duten aldaketa soziologikoa. Lanerako, ezagutzarako, aisiarako eta bizitza pertsonalerako ezinbesteko tresna bilakatu dira IKTak eta, batez ere, Internet. Ondorioz, gero eta garrantzitsuagoa da gaitasun digitalaren bidez adingabeen Interneteko ardurazko erabilera kritikoa eta autonomoa indartzea. Hala ere, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumaren gaitasun digitalak ez du ikasleen burujabetza digitala bermatzen. Horregatik, ikerketa-lan honen bidez, EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen Interneteko erabilera-ohiturak aztertu dira. Emaitzak alarma-seinale dira. Adingabeen artean Interneteko erabilera orokorra da eta jakin badakite arriskuak daudela. Alabaina, heldutasun eza eta irizpide falta dute sarearen erabilera kritikoa aurrera eramateko edota egoera gatazkatsuen aurrean erantzuteko. Beraz, egiaztatzen da EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumean adingabeen burujabetza digitala bermatzen duten edukiak txertatzearen beharra.

Publication
Rodriguez, A., Romero, A., & Ros, I. (eds.), XXIII. Jornadas de Investgación en Psicodidáctica - XXIII. Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak (111-131). UPV/EHU. ISBN: 978-84-9082-488-7.
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Professor and Researcher

Related